NOTICIAS DE GIPUZKOAk bultzatutako ekimena da HEMENDIK HONA. Gure nekazari, abeltzain eta arrantzaleek egiten duten lana ikusaraztea da honako egitasmoaren helburu nagusia. Nola? Tokiko produktuaren inguruan topaketa gastronomikoak antolatuz.

Zehazki, lau HEMENDIK HONA topaketa ospatuko dira, urte-sasoi bakoitzeko topaketa bana, alegia. Gainera, Gipuzkoako 11 eskualdeetako jatetxeek ekimenarekin bat egin dutenez, HEMENDIK HONA topaketak Gipuzkoako lurralde osoan zehar burutuko dira aldi berean. Jatetxeetan eskainiko den menua ere berdina izango da, Hemendik Honako gastronomo profesionalek prestatutakoa.

Honako topaketa gastronomikoetan parte hartzea esperientzia gustagarria da, baina, aldi berean, Gipuzkoako lehen sektoreko ekoizleen lana aintzat hartzea ere bada; izan ere, lehen mailako produktuak ekoizteaz gainera,
herriak bizirik mantendu, biodibertsitatea kontserbatu, eta gure ondarea babestu egiten baitute.

Datorren irailaren 20ean egingo da lehen HEMENDIK HONA afaria. Anima zaitez eta parte hartu.

Tokiko produktua kontsumitzen dugunean, kalitate goreneko produktua eskuratzeaz gain, gure ingurua ere hobetzen dugu. Alegia, gure kultura, ingurugiro eta paisaiak mantentzearen alde egiten dugu, bakoitzaren erabaki eta ekintza txikiek denon eredu ekonomiko eta sozialean eragiten dutelako.

NOTICIAS DE GIPUZKOAren ekimena da HEMENDIK HONA. Era berean, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egitasmoaren sustatzaile instituzional gisa hartzen dute parte, eta Super Amarak, berriz, babesle gisa.

Bidasoa
Oarsoaldea
Donostia
Urola Kosta
Tolosaldea
Buruntzaldea
Urola Erdia
Debabarrena
Debagoiena
Urola Garaia
Goierri
  • Bidasoa
  • Oarsoaldea
  • Donostia
  • Urola Kosta
  • Tolosaldea
  • Buruntzaldea
  • Urola Erdia
  • Debabarrena
  • Debagoiena
  • Urola Garaia
  • Goierri