Super Amara

Bertako produktu eta ekoizleen alde egin behar dugula uste dugu SUPER AMARAn. Hori dela eta, tokiko ekoizleekin lan egiten dugu, alegia, inguruko baserriekin. Horiek dira, hain zuzen, gure dendak barazki freskoez hornitzen dituztenak egunero. Ekoizle txikiak izanik, denda bakoitzak bere ekoizlearekin egiten du lan, izan ere, ekoizle bakar batek ezingo luke SUPER AMARAko denda guztien eskaera asetu.

Tokiko ekoizleez aritzen garenean, produktuen ekoizleez gainera, bestelako materialen ekoizleez ari gara, alegia, inprenta, diseinua, eta abar. Eta kasu horretan ere bertako ekoizleen alde egiten dugu.

Tokiko produktu eta ekoizleen alde egitea lehentasunezkoa da SUPER AMARArentzat. Hori dela eta, NOTICIAS DE GIPUZKOAren HEMENDIK HONA ekimenarekin bat egin du SUPER AMARAK.