maixabel.jpg

Maixabel Lizarazu

“Jendeak itxura behar du eta horrexegatik sagardotegietara saltzen dugu gehiena”.
Intxaur ekologikoa

Maixabel Lizarazu 15 bat urte darama Urretxuko Beain baserrian intxaurrak ekoizten, beste zenbait produktu batzuekin batera. Bere lurretan produktu ekologikoak lantzen ditu soilik, botika eta pestizidei uko eginez.

Zergatik hasi zinen intxaurra ekoizten?

Oilaskoak hazten hasi nintzen, Lumagorrikoak, eta itzala egiteagatik hasi nintzen. Udan itzala behar dute, bestela ez dute ondo pasatzen. Beti esaten den bezala, “lo mejor del sol: la sombra”. Horrela hasi nintzen eta orain pila bat dauzkat.

Zenbat?

Hiru hektarea dauzkat nik hemen, intxaurrondoak eta sagarrondoak nahastuta.

Noiz jasotzen da intxaurra?

Irailean eta urrian.

Azkenekoan zenbat kilo bildu zenuen?

Nik 300 kilo jaso ditut, lehorrak; bustita agian ia 1000 kilo dira. Jasotzen den garaian, oraindik berdeak daudenez eta hezetasuna dutenez, gero zabal-zabal jarri behar dira denak lehortzen.

Aurreko urteekin alderatuta, kantitate gehiago ala gutxiago?

Aurten gutxiago, eguraldiaren ondorioz.

Zein ezaugarri ditu ekoizten dituzun intxaurrak?

Nahiko handiak dira batzuk, baina beste batzuk txikiagoak eta nahasita saltzen ditugu. Bereizten jartzen bagara, lan asko dauka. Batzuk agian pixka bat garestiago salduko dituzu, baina besteak dohainik eman beharko dituzu, itsusiagoak direlako, txikiagoak direlako…, betikoa.

Salmenta baserrian bertan egiten duzu?

Salmenta oso zaila dago. Kanpokoa oso polita eta neurri berdinekoa dator, eta hemengoa neurri desberdinekoa izaten denez eta gainera jasotzeko garaian eguraldi ona ez badu egiten beltz batzuk azaltzen zaizkionez, jendeak ez du erosten. Jendeak itxura behar du. Sagardotegietara saltzen dugu gehiena, eta merke. Partikular batzuk ere badaude, badakienak erosten ditu batzuk, baina ez da hainbeste ere.

Zein alde dago kanpoko intxaurrarekin?

Kanpokoak politagoak dira itxuraz, tamainaz eta dena. Tamainaz bereizten badituzu, hemengoak txiki-txikiak dira. Lursail txikiak ditugunez eta aldapatsuak, makinak ezin ditugu sartu eta dena eskuz egin behar da. Lanaldia ordaintzen hasten bazara, ez du merezi. Nik semea eta alaba dauzkat, baina ez dute ezer jakin nahi, pentsa.

Lan guztia eskuz egiten da?

Bai, dena eskuzko lana da. Eskuz jaso behar da, eskuz banatu behar da, urarekin garbitu... Guk urarekin garbitzen dugu. Batzuk kloroarekin eta beste gauza batzuekin garbitzen dute. Ni ekologikoa naiz eta ez diot ezer botatzen.

Baduzu ziurtagiririk?

Bai, ekologikoa. Biolur elkarteko kidea naiz, guri kontrolatu egiten gaituzte. Inspekzioak egiten dituzte: lurra, hostoak… dena ikuskatzen dute urtero. Dena ondo baldin badago ziurtagiria ematen dizute, bestela kendu egiten dizute.

Asko ekoizten den produktua al da intxaurra?

Oso gutxi. Hemen Urretxun ekologikoa ni egongo naiz bakarrik. Zumarragan beste bat dago. Herrian bat edo bi gehienez ere, besterik ez dago. Genero ekologiko gehiena Alemaniatik dator. Gu baino aurreratuago daude: ekoizten, prestatzen, saltzen... dena. Han ez dakit nola funtzionatuko duten, baina lehenagotik hasita daude.

Zergatik izan daitekeela uste duzu?

Nik uste antolakuntza dela, eta beste mentalitate bat ere bai. Europan gehiago dago sartuta mentalitate ekologikoa eta hemen ez dago kultura hori.

Puede llegar a alcanzar una edad de 200 a 300 años y una altura media de 20 a 25 metros, pero hay ejemplares que superan los 30, es decir, como una casa de siete pisos.

Intxaurrondoak 200 edo 300 urteko bizitza izan dezake eta 20 edo 25 metroko altuera