IP_Baserritarrasreportaje23.jpg

“Landatu eta handik sei hilabetera jasotzen ditugu porruak”

Egiako Etxetxo baserrian betidanik landatu izan dira porruak. Joxerra Mikeok (Etxetxo baserriko baserritarra) dioen moduan, “lan teknikak mekanizatu eta porru barietate berriak sartu dira” eta aldaketa hauei esker “urte guztian zehar dauzkagu porruak”

 

Irakurri dut gaztetatik zabiltzala baratza munduan familiari laguntzen, baina, noiz hartu zenuen erreleboa? Eta noiztik zabiltza porruak landatzen?
Ez dakit erreleboa izan den, nik orain dela bost urte utzi nuen baserria eta berriz bueltatu nintzenean indar handiz ekin nion proiektuari. Porruak beti landatu izan dira gure etxean. Azkenean nik egin dudana lehen zegoenarekin jarraitzea izan da.

Noiz landatzen dira porruak? Zein hilabeteetan?
Porruak garai eta fase desberdinak ditu. Betidanik uztaila inguruan landatu izan dira eta ia urte guztirako irauten dute, apirila arte gutxi gorabehera. Azken aldian, barietate berri batzuekin hasi gara lanean eta hauek martxoa inguruan landatzen ditugu. Honekin lortzen duguna da urte guztian zehar porruak izatea.

Zenbat denbora irauten du landantzen duzuenetik jaso arte?
Normalean, landatu eta bost edo sei hilabetera jasotzen ditugu.

Zer iruditzen zaizkizu babestutako hazitegiak? Porruaren kasuan beharrezkoak ahal dira?
Nere ustez porruaren kasuan ez daukate zentzurik. Uraza, tomatea edo leken kasuan beharrezkoak dira, baina porrua kalean ondo hazten da.

Zer motatako zaintza behar du porruak ondo hazteko?
Udara inguruan umedadea beharrezkoa da, poruak lehortu ez daitezen. Lanik handiena belarra kentzen pasatzen dugu. Lurra ondo ongi ongarritua baldin badago porruak ez du lan berezirik eskatuko. Kasu batzuetan xomorroek kalte egin dezakete.

Azken urteetan lan teknikak aldatu dira?
Lan egiteko modua aldatu egin da. Lehen dena eskuz egiten zan eta duela urte batzuetatik makinak erabiltzen hasi gara. Errazagoa da eta lana kentzen du.

Non saltzen dituzu porruak?
Donostian saltzen ditugu. Kontsumo talde bat daukagu eta talde horretara bidaltzen ditut nire produktuak.

Belaunaldiz belaunaldi baratzeko lanaz bizi izan zarete, baina nola ikusten duzu etorkizuna? Erreleborik bai?
Beltza. Nik seme- alabak ditut eta ez zaie bat ere interesatzen. Baratzari buruz zerbait komentatzen diedanean ez dute aurpegi ona jartzen.

Zergatik?
Gogorra da, ordu asko sartu behar dira eta hemengo lurrek ez dute laguntzen. Gure inguruan aldapa asko dago eta horrek ez du baratza behar den moduan lantzen uzten.